miércoles, 7 de junio de 2017

Beizamara irteera. Informazioa eta izen-ematea

   


               

Beizamara irteera. Informazioa Euskaraz.

Gonbidapen berezia luzatzen diegu DBH-ko ikasle guztiei, Txilibutxofek, Beasaingo Aisialdi Taldeak, antolatutako irteeran parte hartu dezaten.

Irteeraren datak: ekainaren 24tik 26ra.
Lekua: Beizamako Legarrategi baserrira.
Prezioa: 20€ (egunean bertan ordainduko da).
Izena emateko epea: ekainak 21.


Irteera: ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Barrendain Plazan (Geltokia).
Itzulera: ekainaren 26an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, Barrendain Plazan (Geltokia).

Informazio Osagarria

-Bidaiak: joan-etorriak autobusez egingo ditugu. Norbaitek beranduago joan edo lehenago etorri beharko balu, gurasoen esku geratuko litzateke.
-Prezioa: urtean zehar Txilibutxofek, Beasaingo Udaleko Kultura Sailarekin duen hitzarmenaren bitartez,  hainbat ekitaldi antolatzen ditu, horren truke diru bat jasoz. Horregatik irteerak zeozer merkeagoak izaten dira. Kasu honetan 20€. Ordainketa egunean bertan egiten da.
-Otorduak: lehen eguneko bazkaria izan ezik (norberak bere bazkaria eraman beharko du, otartekoa, edo) otordu guztiak han prestatzen ditugu. Gaztetxoak otorduen prestakuntzan eta antolakuntzan parte har dezaten bultzatzen dugu.
-Arropa: baserri giro batean ibiltzen gara, beraz arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu. Oraingoan bainujantzia eramatea garrantzitsua da.
-Beste batzuk: garrantzitsua da lo zakua eta garbiketa pertsonalerako gauzak eramatea. Garrantzitsua da gogoraraztea lagunekin gozatzera goazela, baita lagun berriak egitera ere. Lagunak ondoan izanda ez dugu telefono mugikorren beharrik. Beraien erabilpena mugatu egiten dugu.
-Orduan, zer eraman beharko dut?
-Lo zakua
-Bainujantzia
-Azpiko izara
-Lehen eguneko bazkaria
-Garbiketa pertsonalerako gauzak
-Toalla
-Arropa erosoa
-Osakidetzako Txartela
-Jolaserako gauzak (teniseko raketa, baloia…) eta danontzako musika eraman daitezke, baino denentzako!

----Pisuzko arrazoiren bat egongo balitz, Txilibutxofeko boluntarioek irteera bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dute.----
Edozein galdera baduzue jarri zaitezte gurekin harremanetan txilibutxof@hotmail.com helbidearen bitartez.

Txilibutxof.blogspot.com orrialdean sartuz gero elkarbizitzen eta taldean egindako hainbat ekintzen argazkiak ere ikusi ditzakezue.

Salida a Beizama. Información en Castellano

Txilibutxof, el grupo de tiempo libre de Beasain, lanza una invitación especial a todos los y las jóvenes de Beasain que cursan la ESO para que participen en la excursión que el grupo de tiempo libre ha organizado.

Fechas de la excursión: del 24 al 26 de junio
Lugar: Caserío Legarrategi de Beizama.
Precio: 20€ (se abonarán el día de la salida).
Plazo de inscripción: 21 de junio


Salida: 24 de junio, sábado, a las 12:00 del mediodía desde la plaza Barrendain (Estación).
Regreso: 26 de junio, lunes, a las 19:00 a la plaza Barrendain (Estación).

Toda la información:

-Viajes: los viajes se realizarán en autobús. Si alguien tuviese que ir más tarde o regresar antes, quedaría en mano de los padres/madres.

-Precio: durante el año Txilibutxof, a través de un convenio con el departamento de Cultura del Ayuntamiento de Beasain,  realiza ciertas actividades en la calle recaudando a cambio algo de dinero. Por ello las salidas son algo más económicas. En este caso de unos 20€. El pago se suele hacer el mismo día.

-Comidas: todas las comidas se preparan allí (excepto la del primer día, que habrá que llevarla de casa), por lo que no tenéis que llevar nada. Siempre tratamos de que los chavales y chavalas se involucren en su preparación y organización.

-Ropa: siempre os recomendamos llevar ropa “trotera”. Solemos andar en un ambiente totalmente rural, por lo que conviene llevar ropa cómoda. Llevar bañador es importante.

-Otros: es importante que llevéis saco de dormir y útiles para el aseo personal. Es importante recordar que vamos a convivir con nuestros amigos, a hacer nuevos amigos, por lo que el móvil no es necesario. Su uso suele estar limitado.

-Entonces, ¿qué tengo que llevar?
-Saco de dormir
-Bañador
-Sábana bajera
-Comida del primer día
-Útiles de aseo personal
-Toalla
-Ropa cómoda
-Tarjeta de Osakidetza
-Podéis llevar juegos (de mesa, raquetas, balones...) y música, para compartir!

Si tenéis cualquier otra pregunta poneros en contacto con nosotros a través de txilibutxof@hotmail.com

----Los voluntarios y voluntarias de Txilibutxof, ante hipotéticas causas de fuerza mayor, se reservan el derecho a suspender la salida---- 

Entrando en txilibutxof.blogspot.com podréis ver fotografías sobre anteriores convivencias y demás actividades organizadas desde el grupo de tiempo libre.

Irteera Beizamara

lunes, 9 de enero de 2017

Kabalgatarik hotzena



Zeropeko tenperaturekin eman genien etorrera aurtengoan Ekialdeko Errege Magoei. Arangoitiko Egoitzaren epelean egin zuten zuten lehenengo geldialdia Magoek, bertako aiton amonen artean opariak eta ehundaka muxu banatuz. Ez dago hitzik momentu hori deskrubatuko duenik. 

Suziri eta kanpai hotsek Erregeak San Martin Plazara gerturatzear zeudela iragarri zutenean haurren urduritasuna goruntz zihoan. 300 gutun jaso ziren goizean zehar. Haur guztientzako koroaik banatu ziren ekitaldian.

Arratsaldeko Kabalgatak milaka lagun bildu zituen kaleetan. Antolakuntzatik ez dugu horrelako jende kopururik gogoratzen urtarrilaren 5eko desfilean. 

Arropa berriak estreinatu zituzten Hiru Erregeek eta hiru laguntzaileek, azken hauek Beasaingo Cáritas elkateko jostun tailerreko kideek eginak. Eskerrik beroena lan hori egiten diharduten lagunei!

Eguberriak lagunartean



Eguberriak ezohikoak izan dira aurtengoan Txilibutxof Aisialdi Taldean. Oporretako egunak aprobetxatuz irteera egin genuen Legazpiko Kimu-Berri aterpetxera, Lakiolako paraje ederretan kokatua. Eguraldi hotz baina eguzkitsuak ere lagundu zuen lagun arteko giroa epeltzen. Momentu bikainak bizi genituen su-bajuaren inguruan... Argazki guztiak ikusi nahi?

Argazki guztiak ikusteko egin klik HEMEN